Udalaren diru-laguntzak jaso nahi dituzten kirol- eta kultura-taldeek urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dute dagokion dokumentazioa udaletxean. Besteak beste, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte: 2012ko memoria eta gastu eta sarreren balantzea eta 2013rako aurrekontua eta aurrera eraman nahi dituzten jardueren egutegia. Argibide gehiago jasotzeko, udaletxera joan behar da.
Bestalde, Udalak jakinarazi du abenduan 16.200 euro banatu dituela 77 pertsona nagusiren artean euskara ikasteko diru-laguntzen kontzeptu gisa. Beka horien helburua euskararen normalizazioa bultzatzea da, eta honako hauek dira eskatzaileek bete beharreko baldintzak:
- Amurrion erroldatuta egotea
- 16 urte beteta izatea
- %80ko asistentzia egiaztatzea
- Eskaera-orri ofiziala, ordainagiria, zinpeko aitortza eta, hala dagokionean, hirugarrenaren alta-orria zein nortasun-agiriaren fotokopia aurkeztea
- Euskalduntze prozesu guztian Amurrioko Udalarengandik, gehienez, 1.961,06 euro jaso izana