Urtero legez, eta garai honetako opor-egunak aprobetxatuz, etxeko txikienentzako hamaika jarduera antolatu dira Gabonetako Haur Parkearen baitan. Azkenaldian bezala, Bañueta kiroldegian jarriko da, honako ordutegian: goizez, 11etatik 14etara eta, arratsaldez, 16etatik 19etara.
Dena den, urtarrilaren 5ean, goizez soilik egongo da irekita, arratsaldean Errege Magoen kabalgata egongo da-eta.
Haurrek, bada, askotariko joko eta jardueretan parte hartu ahalko dute: puzgarriak, errokodromoa, wii-gunea... Aspertzeko betarik ez dute izango, beraz.
Amurrioko Gurutze Gorriaren eta Aspaltza Kultur Elkartearen lankidetzari esker eramaten da aurrera Gabonetako Haur Parkea.