Azken urteetan bezalaxe, eskualdeko haurrek hitzordu berezia dute Gabonetan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Sentitu, pentsatu, ekin deritzon ikuskizuna eskainiko dute Bañueta kiroldegian, ostiral honetan, abenduak 21, 18:00etan.
Udaleko Euskara Zerbitzuak, ordea, jakinarazi du emanaldi horretarako sarrerak agortu egin direla.
Halaber, erredakziora bidalitako prentsa-ohar bidez, zera adierazi dute: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Saileko teknikariek oniritzia eman ostean irekiko direla kiroldegiko ateak. Edonola ere, 17:15etik aurrera zabalik egongo direla zehaztu dute.
“Bihotzarekin sentitu, buruarekin pentsatu eta bi eskuak elkar bilduz egin”, horra hor ikuskizunaren leloa.