Saratxoko jaiak ate-joka ditugu

Herriko jaiei hasiera emateko, ostiralean, azaroak 30, kontzertuak antolatu dituzte. 23:30etik aurrera, Deiedra eta Five Corners taldeek joko dute eta, gero, diskodantza egongo da. Amurriotik eta Urduñatik doako busak aterako dira. Amurriokoa gasolindegitik abiatuko da 23:30ean eta Urduñakoa, aldiz, 23:45ean, suhiltzaileen paretik. Itzulerako bidaia 4:30ean izango da.

Herriko jaiei hasiera emateko, ostiralean, azaroak 30, kontzertuak antolatu dituzte. 23:30etik aurrera, Deiedra eta Five Corners taldeek joko dute eta, gero, diskodantza egongo da. Amurriotik eta Urduñatik doako busak aterako dira. Amurriokoa gasolindegitik abiatuko da 23:30ean eta Urduñakoa, aldiz, 23:45ean, suhiltzaileen paretik. Itzulerako bidaia 4:30ean izango da.

Biharamunean, mus-txapelketa izango da Saratxoko eskolan, 18:00etan hasita. Parte hartu dezaketen bikoteen kopurua mugatua da, eta, hortaz, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Dani jatetxean edo, bestela, eskolan bertan, txapelketa hasi baino ordubete lehenago. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.

Igandean, abenduak 2, Saratxoko mendi ibilaldiaren X. edizioa izango da. Mendizaleak herriko plazatik abiatuko dira, goizeko 8:30ean. Adin nagusikoek 2 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko, baina adingabeentzat dohainik izango da. Ibilaldia amaitzean bi laguntzeko afaria zozketatutako da Dani jatetxean.

Abenduaren 6an, berriz, meza nagusia izango da 12:00etan. Amaitutakoan, Laudioko Santa Luzia abesbatzak kontzertua emango du. Arratsaldean, 18:30an, haurrentzako jolasak egongo dira. Biharamunean, abenduaren 7an, hildakoen omenezko meza izango da, hori ere 12:00etan.

Azkenik, aurtengo jaiak amaitzeko, herri-bazkaria antolatu dute abenduaren 8rako. Trikitilariek girotuko dute, eta arratsaldean su artifizialak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide