PSE-EEk ez du babestu Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) %3,2ko igoera aplikatzeko erabakia. Talde sozialistako zinegotzi Roberto Gonzalezen hitzetan, "igoera hori dela medio, Amurrioko familia guztiek 100 euro gehiago ordaindu beharko dituzte". Halaber, gehitu du neurri horrek familia guztiei eragingo diela, eta, hortaz, progresibitatea ez dela kontuan hartuko.
Krisi garaiotan, Udalaren diru-baliabideak behar bezala kudeatu behar direla dio. Izan ere, Roberto Gonzalezen aburuz, Amurrioko Udalak nahikoa diru du egungo gastu-mailari eusteko zergak eta tasak igotzeko beharrik gabe. Horren harira zera adierazi du: "herritarrei zergak igo beharrean, Udalak duen dirua hobeto kudeatu beharko litzateke eta lehentasunezkoak ez diren gaiei lotutako gastuak -protokoloari lotutakoak, kasu- doitu". Hala, bada, talde sozialistak zerga-erreforma progresiboa eskatzen duela azaldu du.