“The ridge - Pura Vida" filmaren emanaldiak hasiera emango die bihar Mendiari eta Naturari buruzko Jardunaldiei

Mendiko Lagunak taldeak antolatzen dituen jardunaldien XI. edizioa izango da aurtengoa. Jardunaldiok bihar hasiko dira. Hitzordu interesgarria dute Amurrio Antzokian, 19:30ean, mendia eta zinema gustuko dituztenek. Izan ere, The ridge-Pura Vida filma proiektatuko dute.

Mendiko Lagunak taldeak antolatzen dituen jardunaldien XI. edizioa izango da aurtengoa. Jardunaldiok bihar hasiko dira. Hitzordu interesgarria dute Amurrio Antzokian, 19:30ean, mendia eta zinema gustuko dituztenek. Izan ere, The ridge-Pura Vida filma proiektatuko dute.

Annapurnan, 2008an, Iñaki Otxoa de Olza erreskatatzeko hainbat herrialdetako mendizaleak elkartu ziren, eta filmak erreskate horren berri ematen du. Horretaz gain, mendizale bakoitzak mendiarekin eta naturarekin zer nolako harremana duen kontatzen du. Mendiaren eta bizitzaren gaineko hausnarketa da, finean.

Filmak sari ugari jaso ditu —besteak bete, Donostiako Zinemaldiko Serbitzu saria—, eta Amsterdamgo Film Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian parte hartu du. Sarrerak 2 euro balio du.

 Jardunaldietako egitarauarekin aurrera eginez, azaroaren 16an, ostirala, 19:00etan, fracking-ari buruzko hitzaldia izango da Katekesi Aretoan. "Fracking ez Araba” taldeko ordezkariek frackinga zer den eta zer arrisku dituen azalduko dute.

Azaroaren 23an, berriz, beste film bat ikusteko aukera egongo da. Agur Everest proiektatuko dute doan Amurrio Antzokian, 19:30ean.

Everestera egindako lehenengo bi euskal espedizioetako lekukotasun grafikoa eskaintzen digu filmak. Bere garaian oso berritzailea izan zen film hori teknikoki, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan hartutako irudi ederrak ikusi ahal izango ditugu. Mendia bere osotasunean, gizakia naturaren erdian, babesgabe. "Himalayismoa" delakoa galduta omen dago gaur egun; atzera begiratu eta mendizale aitzindari haiek egindakoaz gozatzeko aukera ematen digu euskal zinemagintzaren harribitxi horrek.

Azkenik, jardunaldiokin amaitzeko, Gema Arrugaeta argazkilari ezagunak natura- eta bidaia-argazkilaritzari buruzko hitzaldia emango du azaroaren 24an, larunbata, 19:00etan. Katekesi Aretoan izango da, eta hitzaldiaren ondoren mendi-taldeak antolatutako argazki-lehiaketaren sariak banatuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide