Aurtengo Gorobel Ibilaldian izena emateko epea ireki da

Mendiko Lagunak taldeak antolatzen duen ibilaldiaren XXVI. edizioa izango da aurtengoa. Hurrengo igandean izango da, azaroaren 4an. Oraingoan ere bi ibilaldi prestatu dituzte: bata 40 km ingurukoa, eta bestea, laburragoa, 30 kilometrokoa.

Abiapuntua, ohi bezala, herriko plaza izango da. Goizeko zazpietatik aurrera abiatu ahal izango dira mendizaleak, eta zortzietan itxiko da irteera.

Mendiko Lagunak taldeak antolatzen duen ibilaldiaren XXVI. edizioa izango da aurtengoa. Hurrengo igandean izango da, azaroaren 4an. Oraingoan ere bi ibilaldi prestatu dituzte: bata 40 km ingurukoa, eta bestea, laburragoa, 30 kilometrokoa.

Abiapuntua, ohi bezala, herriko plaza izango da. Goizeko zazpietatik aurrera abiatu ahal izango dira mendizaleak, eta zortzietan itxiko da irteera.

Egunean bertan ezin izango da izenik eman. Hortaz, parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, Mendiko Lagunak-en egoitzan (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo Internet bidez (mendikolagunak.blogspot.com). (mendikolagunak.blogspot.com).

Parte hartzeko 4 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta Mendiko Lagunak-eko bazkideek eta 6 euro, berriz, federatuta ez daudenek.  Honako kontu-korronte hauetakoren batean sartu beharko da dirua, eta norberaren izen-abizenak adierazi:

Kutxabank: 2097 - 0258 - 91 - 0101040789

Caja Laboral: 3035 - 0089 - 12 - 0891003159

Irteeran, beraz, ibilaldiko txartela eskuratu ahal izateko, ordainagiria eta federatu txartela erakutsi beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide