Euskal Mendizale Federazioaren Beteranoen Ibilaldia egingo da igande honetan

Euskal Mendizale Federazioak 37 urte daramatza Beteranoen Ibilaldia antolatzen. Urtero, federazioko talde bat arduratzen da zeregin horretaz eta, aurten, 50. urteurrena ospatzen duela-eta, Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak antolatu du. Igande honetan izango da, EAEko hauteskundeen egunean.

Ibilaldia goizeko 8etan hasiko da herriko plazan. Inskripzioa doakoa da, eta egun horretan bertan egingo da, plazan, abiatu aurretik. Antolatzaileek 18 kilometroko ibilaldia prestatu dute.

Amurriotik abiatuta, Babio igoko behar da, Mendeikara jaitsi, eta Karduras errekastotik, Saratxora heldu. Saratxon hamaiketakoa eskainiko da. Gero Burubiora igo, eta Amurrion amaituko da ibilaldia.

Eguerdian, 14:30ean, bazkaria izango da Arenalde jatetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak mendi-taldearen egoitzara deitu behar du ( 945 025 255, astearte eta ostegunetan 19etatik 21etara) edo mezu elektronikoa idatzi (mendikolagunak@mendikolagunak.com), eta 22 euro ordaindu.

Antolatzaileek adierazi digute ibilaldia ez dela soilik Federazioko beteranoentzat, eta mundu guztiak hartu dezakeela parte, haur, gazte zein heldu izan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide