Irteera gidatua antolatu dute Gorobel mendilerroan Artzain Egunaren bezperan

Artzain Eguna igandean, irailak 23, izango da. Aurten, baina, berritasun bat sartu dute egitarauan: irteera gidatua antolatu dute Gorobel mendilerroan zehar, herritarrek ardi latxaren artzaintza estentsiboa bertatik bertara ezagut dezaten. Parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.

Zehazki, hau izango da larunbateko plana:

10:00 Amurriotik Añeserantz irteera autobusez

10.30 Kobatara igo, Añesetik

12:00 Txauletara iritsi, txauletako batera bisita gidatua eta gazta eta

txakolina dastatu

Artzain Eguna igandean, irailak 23, izango da. Aurten, baina, berritasun bat sartu dute egitarauan: irteera gidatua antolatu dute Gorobel mendilerroan zehar, herritarrek ardi latxaren artzaintza estentsiboa bertatik bertara ezagut dezaten. Parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu.

Zehazki, hau izango da larunbateko plana:

10:00 Amurriotik Añeserantz irteera autobusez

10.30 Kobatara igo, Añesetik

12:00 Txauletara iritsi, txauletako batera bisita gidatua eta gazta eta

txakolina dastatu

13:00 Bazkaria inguruko artzainekin (nork bere jatekoa eraman behar du)

16:00 Añesera itzuli

17:30 Amurriora itzuli

Aurtengo beste berritasun bat zera izango da: larunbatean eta igandean (irailak 22 eta 23) Aiaraldeko Idiazabal gazta dastatu ahal izango dela Amurrioko tabernetan.

Igandeko egitarauari dagokionez, ohi bezala, hiru txapelketa jokatuko dira.Goizez, ardi latxen herrialde arteko XIX. txapelketa eta Idiazabal jatorri-izeneko ardi-gaztaren VI. txapelketa (Ruperto Casanueva Memoriala); eta, arratsaldez,18:00etan, artzain-txakurren txapelketaren XV. Edizioa, udal-igerilekuen aldameneko zelaian.

Bestalde, 10:00etan hasita eta 14:30era arte, hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izango da. Zehazki, Juan Urrutia plazan, gazta eta txakolina dastatu ahal izango dira; San Anton plazan baserriko produktuak erosi ahal izango dira, eta Guk pasealekuan argazkiak ikusi eta erakusketa etnografiko batez gozatzeko aukera izango da. Horiek guzti horiek txistularien doinuez lagunduta egongo dira.

Hona hemen egunean zehar aurrera eramango diren jardueren zerrenda:

11:30ean

Artzain omenduei harrera

Juan Urrutia plazan

12:00etatik 12:30era

Gazta egiteko prozesuaren erakustaldia

Juan Urrutia plazan

12:30etik 13:30era

Ardiei ilea mozteko bi teknikaren erakustaldia, tradiziozkoa eta

zeelandaberritarra. Larrinaga oinezkoentzako eremuan

12:30etik 13:00etara

Ardi latxatik eratorritako produktu berrien dastatzea:

Ardikia eta Gaztazaharra. Juan Urrutia plazan

Bildots-tripotxak dastatzea. Juan Urrutia plazan

13:30ean

Arabako artzainari omenaldia. Juan Urrutia plazan

13:30ean

Sari banaketa. Juan Urrutia plazan

15:00etan

Herri bazkaria San Anton plazan. Txartelak irailaren 17tik aurrera

egongo dira salgai, Amurrioko udaletxean eta turismo bulegoan (16€)

18:00etan

ARTZAIN TXAKURREN XV. TXAPELKETA

Justo Furundarena memoriala

Picaza zelaiaren parean, udal igerilekuen aldamenean

Gogoratu, bestalde, egun horretan tradiziozko euskal jantziekin atera daitezela eskatu diela Udalak herritarrei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide