ADAM DRAM kulturguneak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Iazko azaroan, ADAM proiektuaren berri eman genuen aiaraldea.com-en. Azken hilabeteetan, Meson Ayala izandakoaren lokala txukuntzen eta egokitzen egon dira Arespalditzan, eta lan horren fruituak gizarteari erakusteko unea iritsi zaie.

Iazko azaroan, ADAM proiektuaren berri eman genuen aiaraldea.com-en. Azken hilabeteetan, Meson Ayala izandakoaren lokala txukuntzen eta egokitzen egon dira Arespalditzan, eta lan horren fruituak gizarteari erakusteko unea iritsi zaie.

Xabi Puerta eta Zutoia Alarciaren gidaritzapean, hau da ADAM DRAM kulturgunearen xedea: arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak oinarri, eta kulturaren gainerako arloak lagun (literatura, argazkigintza, arte plastikoak...), prestakuntza-eskaintza zabaltzea hala hasiberrientzat nola aurreratuentzat.

Horren harira, bada, arte dramatikoaren gaineko ikastaroak eskainiko dituzte, eta horietan izena emateko epea zabalik dago jada. Hona hemen eskaintza osoa:

 

TALDEA

ORDUTEGIA

PREZIOA

6 eta 9 urte
artekoak

Astelehenetik ostiralera

17:30etik 18:30era

75 euro hilean

10 eta 13 urte
artekoak

Astelehenetik ostiralera

18:30etik 19:30era

75 euro hilean

14 eta 17 urte
artekoak

Astelehenetik ostiralera

19:30etik 20:30era

85 euro hilean

Helduak

Astelehenetik ostiralera

20:30etik 21:30era

95 euro hilean

 

Halaber, irailaren 15ean, larunbata, ate irekien jardunaldia antolatu dute, batetik, egoitza Aiaraldeko jendarteari erakusteko eta, bestetik, ikastaroen nondik norakoen berri emateko. Egun horretan bi aurkezpen-saio egingo dituzte: bata 12:30ean eta bestea 18:30ean.

Argibide gehiago nahi izanez gero, ADAM DRAMeko kideekin jarri zaitezkete harremanetan, telefono bidez (945 399 882 – 649 950 892 – 657 774 910) edo posta elektronikoa erabiliz: adamdram@hotmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide