Gobernuz kanpoko erakundeek edo irabazi-asmorik gabekoek aurrera eramaten dituzten proiektuei zuzenduta daude diru-laguntzok.
Partida iazkoa (45.000) baino txikiagoa da, Udalak aurten diru gutxiago bildu du-eta.
Diru-laguntza hauen deialdian parte hartu nahi duten erakundeek, beraz, proiektuaren nondik norakoak aurkeztu beharko dituzte: iraupena, finantzazio-iturriak, desrkibatutako proiektua gauzatzeko gai dela frogatzen duen curriculuma... Horretarako, bada, hilabeteko epea izango dute, dagokion iragarkia ALHAOn argitaratzen den unetik zenbatzen hasita. Hain zuzen, egun gutxi barru argitaratuko da iragarkia. Udalak, gero, proiektuak aurkezteko epea amaitzen denetik, hiru hilabete izango ditu diru-laguntzak nola banatu erabakitzeko.
Herrialde pobreei laguntzeko funtsak murriztu badira ere, ekintza humanitarioko eta larrialdietarako laguntzek bere horretan diraute: 25.000 eurotan, hain zuzen. Laguntza horietarako eskabideak aurkezteko epea arestian aipatutako bera izango da. Udalak, ordea, bi hilabete izango ditu dagokion erabakia hartzeko.