Mugarrien auzian, Amurriori eman dio arrazoia Arabako Foru Aldundiak

Denbora luze daramate Amurrioko eta Aiarako udalek liskarrean, bi udalerrien arteko muga dela-eta. Etxegoien aldean, euren arteko muga zehazterakoan, ez dira bat etortzen. Auziaren muina 16. eta 17. mugarrien artean dagoen lur-zatia da.

Amurrioko Udalaren arabera, bi udalerrien arteko muga Espainiako Geografia eta Katastro Institutuak 1927ko abuztuaren 5ean eta 9an egindako mugatze-aktan jasotakoa da. Aiarako Udalak, ordea, dio bi udalek 1889ko urriaren 3an egindako mugatze-aktan adierazitakoa dela.

Arabako Foru Aldundiak, bada, auzi horren gaineko ebazpena argitaratu zuen ALHAOn astelehenean, uztailak 16. Foru-ebazpen horretan arrazoia eman dio Amurrioko Udalari eta, hortaz, Amurriok bi hektarea irabazi ditu. Aiarako Udalak, dena den, erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu du.

Kontuan izan behar da Amurrioren eskuetan geratu diren bi hektarea horietan etxebizitza pare bat dagoela. Han bizi direnak, gaur egun, Aiaran erroldatuta daude, eta zergak Aiaran ordaintzen dituzte. Ikusteke dago, beraz, haien egoerari zer erantzun emango zaion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide