Urteroko tradizioari eutsiz, eta udan zehar gazteei zuzendutako jarduerak eskaintzea helburu, Ya no me amurrio! programa jarri du martxan Amurrioko Gazte Asanbladak.
Uztaileko 3 astelehenetan (9, 16 eta 23), esaterako, argazkilaritza tailerra egingo dute Kultur Etxean, profesional baten gidaritzapean. Arratsaldeko 6etatik 8etara izango da. Hurrengo astelehenerako (uztailak 30), berriz, 3x3 futbol txapelketa antolatu dute.
Halaber, Amurrioko jaiak hasi bitartean, asteazkenero, zinema-gauak egingo dituzte, palomita eta guzti. Emanaldiak San Anton plazan izango dira, gaueko 10etan. Hauek dira programatutako filmak:
Uztailaren 11n: Eutsi
Uztailaren 18an: Km 0
Uztailaren 25ean: Izarren argia
Abuztuaren 1ean: Itsasoaren alaba
Abuztuaren 8an: Bertsolari