Teatro físico, máscaras y clown izenburupean, Nazioarteko Laborategiaren V. edizioa antolatu du Laudioko YindeYan eskolak abuztuaren 27an hasi eta urriaren 5era arte. Pablo Ibarluzea aktorea eta clowna arituko da irakasle, eta aktore, dantzari, zuzendari, koreografo, eszenografo eta pedagogoei eta gorputzarekin eta espazioarekin lan egiten duten guztiei zuzenduta dago.
Guztira, 150 eskola-ordu izango dira eta maskarak sortzeko lantegian ere jardun beharko dute parte-hartzaileek. Laborategiak 6 aste iraungo ditu, eta aste bakoitzean gai bat jorratuko da. Dena den, asteka parte hartzeko aukera ere egongo da, ez da nahitaezkoa ikastaro guztia egitea.
Prezioari dagokionez, ikastaro osoa egiten dutenek 840 euro ordaindu beharko dituzte, eta asteren batean soilik aritu nahi dutenentzat prezioa moldatu egingo da.
Izena eman nahi dutenek, beraz, CV laburra eta aurkezpen-testu bat (motibazioak azalduz) bidali behar dituzte yindeyan@gmail.com helbidera.
Programazio osoa ikusteko, www.YINdeYAN.com helbidea kontsulta dezakezue.