Bilduk zabor-bilketaren kudeaketa behar bezala egiten dela zainduko du

Urtarrilean Amurrioko Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen Aiarako Kuadrillak kudeatzen duen zabor-partzuergoan sartzea.

Urtarrilean Amurrioko Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen Aiarako Kuadrillak kudeatzen duen zabor-partzuergoan sartzea.

Dena den, Amurrioko Bildu koalizioak, gure erredakziora bidalitako prentsa-oharraren bidez, adierazi du gertu-gertutik zainduko duela zabor-bilketaren kudeaketa mankomunatua. Halaber, azaldu du ez dutela inolako kalterik onartuko orain arte Amurrion zerbitzu hori ematen zuten langileen aurka. Izan ere, lanpostu horiek subrogatu egingo direla aurreikusita badago ere, Bilduk susmoa du ez ote den Lan Erreforma baliatuko lanpostu horietakoren bat amortizatzeko.

Hain zuzen, Aiarako Kuadrillak iragan maiatzaren 16an egindako osoko bilkuraren ostean egin ditu Bilduk adierazpen hauek. Bilkura horretan Kuadrillako aurrekontuak bertan behera gera daitezela eskatu zuen, “estimazio batzuk zuzenak ez zirela” argudiatuta. Halaber, erregu eta galderen atalean, Bilduk eskatu zuen Kuadrillaren egoitza Amurrion jar dadila behin betikoz. Haien esanetan, “erreklamazio historikoa da, eta alderdi politiko guztiek babestu dute, EAJk salbu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide