Ostiral honetan, maiatzak 18, Amurrioko Elkartasun Astearen XIII. edizioa egingo da. Goiz osoan zehar, 09:30ean hasi eta 14:00ak arte, lankidetzaren eta elkartasunaren esparruan lan egiten duten hogei elkarte ingururen lana ezagutu ahalko dugu Juan Urrutia plazan jarriko dituzten standetan.
Udaleko Gizarte Ekintza eta Lankidetza Arloak antolatzen du, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Arabako Ordezkaritzaren laguntzaz.
Azokaren helburua elkarte horien lana ezagutaraztea da, eta herritarrak beste errealitate eta arazo batzuen gainean sentsibilizatzea.