Ekainean ere haurrentzako ludoteka-zerbitzua eskainiko du Aspaltza Euskara Elkarteak

Ekaina osoan zehar haurrentzako ludoteka antolatu du Amurrioko Aspaltza Euskara Elkarteak. Hiru txanda eskainiko dituzte:

Ekainak 4, 5, 6 eta 7: 15etatik 17etara, 10 eurotan.

Ekainaren 8tik 22ra: 15etatik 17etara, 25 eurotan.

Ekainak 25, 26, 27, 28 eta 29: goizez, 10etatik 13etara (15 eurotan) eta, arratsaldez, 15etatik 17etara (10 eurotan).

Ludoteka, ohi bezala, elkarteak Aiara etorbideko 7. zenbakian duen lokalean eramango da aurrera.

Izena emateko mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara: aspaltza@hotmail.com, haurraren adina, harremanetarako telefonoa eta aukeratu den txanda eta ordutegia zehaztuta.

Aspaltza Euskara Elkartea 1996an sortu zuen guraso talde batek, herriko haurrek euskara ikastetxeetatik kanpo, modu dibertigarrian, hitz egin zezaten. Gaur egun, begirale titulua duten zenbait gazte arduratzen dira elkarteaz, eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin lan egiten dute. Aisialdiari lotutako jardueren bidez (jokoak, dantza, tailerrak, irteerak...), haurren artean euskararen erabilera sustatzea da elkartearen helburua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide