Etxegoiengo jaiak ospatuko dituzte igandean

Igande honetan, maiatzak 6, Etxegoien herriko jaiak ospatuko dituzte San . Jaiok, Etxegoiengo Herri Batzarrak antolatu ditu, baina, urtero lez, Amurrioko Mendiko Lagunak taldearen laguntza izango du. Izan ere, mendi-taldeak jai-egun horren bueltan banatzen ditu garaikurrak bere bazkideen artean. Modu horretan, taldeko mendizaleek aurreko urtean zehar egindako igoerak eta zeharkaldiak saritzen dituzte.

Igande honetan, maiatzak 6, Etxegoien herriko jaiak ospatuko dituzte San . Jaiok, Etxegoiengo Herri Batzarrak antolatu ditu, baina, urtero lez, Amurrioko Mendiko Lagunak taldearen laguntza izango du. Izan ere, mendi-taldeak jai-egun horren bueltan banatzen ditu garaikurrak bere bazkideen artean. Modu horretan, taldeko mendizaleek aurreko urtean zehar egindako igoerak eta zeharkaldiak saritzen dituzte.

Aurten, gainera, ekintza berri bat izango da jaietako egitarauan. Mendiko Lagunak taldearen 50.urteurrena denez, Burubio mendian (Santa Cruz) buzoi berria jarriko dute. Hain zuzen, bertan jarri zuen mendi-taldeak lehenengo buzoia, eta horregatik egun hori baliatu nahi du ekitaldi sinbolikoa aurrera eramateko.

Mendira igo nahi dutenek, beraz, 08:30ean dute hitzordua, Aresketako bidegurutzean. Buzoi berria 10:15 aldera jarriko dela aurreikusita dago.

Mendira joan nahi ez dutenak, berriz, 10:00etan elkartuko dira bidegurutze berean, eta San Migel baselizaraino igoko dira, trikitilarien doinuek lagunduta. Gero, denak batuko dira, eta 11:30ean meza egingo da, mendi-taldeko abeslariekin. Meza amaituta, 12:00etan sariak banatuko zaizkie mendizaleei, eta, azkenik, 12:30etik aurrera hamaiketakoa eta erromeria egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide