Amurrioko Udaleko Euskara Batzordeak deituta, “Euskaraz bizi nahi dut" eguna antolatzeko bilera irekia egingo da asteazkenean, maiatzak 2, udaletxean, 19:30ean.
Egun horrek euskararen erabilera izango du ardatz, eta ekainaren 2an egiteko asmoa dutela jakinarazi digute Euskara Zerbitzuko arduradunek.
Bileran, bada, interesa duten herriko eragile eta norbanako guztien ekarpenak entzun nahi dituzte, egun horretako egitaraua zehazten lagun dezaten.
Informazio gehiagorako Euskara Zerbitzura jo dezakezue (945.89.11.61 edo euskara@amurrio.org).