Maiatzaren 1eko zubiaren harira, eta oporraldietan egin ohi duen bezala, ludoteka antolatu du Aspaltza Euskara Elkarteak.
Ludoteka apirilaren 30ean, astelehena, izango da, lau txandatan, eta honako prezio hauekin:
10etatik 13etara, 2 euro
11etatik 13etara, euro bat
15etaik 17etara, euro bat
17etatik 19etara, euro bat
Hiru eta zortzi urte arteko haurrek parte hartu dezakete, eta izena emateko aspaltza@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, haurraren adina, harremanetarako telefonoa eta zein ordu nahi den zehaztuta. Ohi bezala, elkarteak Aiara etorbideko 7. zenbakian duen lokalean izango da ludoteka.