Amurrioko Udalak 11.764,72 euroko gastua onetsi du zeregin hori aurrera eramateko. Lana, hain zuzen, Aialur enpresari esleitu dio, eta hura arduratuko da mapa egiteko bigarren eta hirugarren fasea gauzatzeaz.
Egungo toponimia-mapa 2001. urtekoa da, baina eguneratu eta berritzeko beharra dagoela ikusi da, udalerria asko aldatu baita harrezkeroztik. Maparen bertsio eguneratuan, beraz, bide, kale eta auzo berriak sartuko dira. Horietaz gain, baina, interes orokorreko eduki handiagoa bilduko da, besteak beste, aisialdirako guneak eta ingurumen eta arkeologia aldetik interesa dutenak.