Koaderno handia

Euskarara itzulitako liburuen artean, hau izango da, ziurrenik, arrakastatsuena. Agota Kristof hungariarra zen jaiotzez (iaz hil zen), baina 1956. urtean, neskatila zelarik, jaioterritik alde egin behar izan zuen, eta Suitzan hartu zuen babes. Hungaria uztean, bere ahizpa bikiarengandik bereizi behar izan zuen. Ez da kasualitatea, beraz, liburu honetako protagonistak ere bikiak izatea. Kasu honetan, ordea, bi anaia biki ditugu.

Euskarara itzulitako liburuen artean, hau izango da, ziurrenik, arrakastatsuena. Agota Kristof hungariarra zen jaiotzez (iaz hil zen), baina 1956. urtean, neskatila zelarik, jaioterritik alde egin behar izan zuen, eta Suitzan hartu zuen babes. Hungaria uztean, bere ahizpa bikiarengandik bereizi behar izan zuen. Ez da kasualitatea, beraz, liburu honetako protagonistak ere bikiak izatea. Kasu honetan, ordea, bi anaia biki ditugu.

Kontua da, gerra dela-eta, ama batek amonaren etxera eramango dituela bikiak, haren etxea seguruagoa delakoan. Bikiak ordura arte Hiri Handian bizi izan dira, eta, hortaz, gauza berri asko deskubrituko dituzte amonarenean. Hain zuzen, bizipen horien berri jasotzeko Koaderno Handia delakoa idatziko dute, eta horixe da irakurleak esku artean duena: bikien egunerokoa.

Egunerokoa atal laburrez osatua dago, eta haren bidez, esan bezala, bikien bizipenen berri izango dugu. Ez pentsa, ordea, haurrek idatzitako testua izanagatik, xaloa eta atsegina denik. Oso liburu gogorra da, latza benetan. Kontatzen dutena zinez gordina da, eta, hain zuzen, axolagabekeria-tonua ematen diotenez, horrek are gordinagoa egiten du.

Inguruan doilorkeria, bortizkeria eta azpijokoa nagusi direnez, bikiek ere bere egingo dituzte jokabide horiek, eta irakurlea aho bete hortz utziko dute, sentimentalismorik gabe eta hoztasun izugarriz emango baitute gertaeren berri euren Koaderno Handian.

Agota Kristofek frantsesez idatzi ditu bere obra guztiak; Suitzara iritsi eta literaturari ekin zionean, ama-hizkuntza (hungariarra) bazter utzi zuen. Hizpide dugun liburua (Le grand cahier, jatorrian) II. Mundu Gerrako miseriei buruzko trilogia baten lehen alea da. Klasiko bilakatu da (pentsa, 33 hizkuntzatara itzulita dago) eta Agota Kristof bera mito bat da Frantzian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide