Udalak diru-laguntza eskatu dio Arabako Foru Aldundiari, Kultur Etxeko estalkia konpontzeko

Iragan urteko abenduaren 29an egindako bileran, Gobernu Batzordeak erabaki zuen aipatutako diru-laguntza eskatzea Arabako Foru Aldundiari, obra txikiak egiteko 2012ko programaren kargura.

Josu Irabien alkateak adierazitakoaren arabera, eraikina lehenbailehen konpondu beharra dago, hezetasun-arazo larriak ditu-eta. Gobernu-taldeak uste du proiektu honek Foru Aldundiaren programako baldintzak behar bezala betetzen dituela, eta horregatik diru-laguntza jasoko dutelakoan daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide