Mintzalagunentzako Bideokopla Lehiaketa abian da

Bertsogintza eta mintzapraktika uztartzea helburu, Bideokopla Lehiaketa antolatu dute AEK-k eta Bertsozale Elkarteak, eta Aiaraldeko euskaltegiek gure eskualdeko Berbalagun taldeek ere parte har dezaten nahi dute.

Bertsogintza eta mintzapraktika uztartzea helburu, Bideokopla Lehiaketa antolatu dute AEK-k eta Bertsozale Elkarteak, eta Aiaraldeko euskaltegiek gure eskualdeko Berbalagun taldeek ere parte har dezaten nahi dute.

Parte hartzeko ezinbestekoa da mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan taldeetan ibiltzea. Lehiaketa, izenak berak dioen legez, bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko da, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, beraz, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.

Talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan, bertso eskolen eta euskara ikasleen arteko sinergiak bilatzea baita egitasmoaren helburuetako bat.

Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen.

Sariari dagokionez, talde irabazleak bertso-bazkari edo -afari batez gozatzeko aukera izango du, bi bertsolarik lagunduta, eta taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Ekitaldi hori irekia izango da, eta lehiaketan parte hartu duten guztiak joan ahalko dira, baina ordainduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide