Bi txanda izango dira: bata, Aste Santuan, apirilaren 2tik 4ra, eta, bestea, Pazko Astean, apirilaren 10etik 13ra.
Halaber, txanda bakoitzaren barruan, gurasoek hobeto datorkien ordutegia aukeratu ahalko dute:
-10:00etatik 13:00etara
-11:00etatik 13:00etara
-15:00etatik 17:00etara
-17:00etatik 19:00etara
Matrikularen prezioa 10 eurokoa da, Pazko Asteko lehen txanda (10:00-13:00) salbu, horretan prezioa 15 eurokoa izango da-eta.
Ludoteka, elkarteak Aiara etorbideko 7. zenbakian duen lokalean eramango da aurrera.
Izena emateko mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara: aspaltza@hotmail.com, haurraren adina, harremanetarako telefonoa eta aukeratu den txanda eta ordutegia zehaztuta.
Aspaltza Euskara Elkartea 1996an sortu zuen guraso talde batek, herriko haurrek euskara ikastetxeetatik kanpo, modu dibertigarrian, hitz egin zezaten. Gaur egun, begirale titulua duten zenbait gazte arduratzen dira elkarteaz, eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin lan egiten dute. Aisialdiari lotutako jardueren bidez (jokoak, dantza, tailerrak, irteerak...), haurren artean euskararen erabilera sustatzea da elkartearen helburua.