Eskualdeko musika-talde berriek San Prudentzio jaietan jotzeko aukera izango dute

Aurtengo San Prudentzio jaietarako ekimen berri bat antolatu du Aiarako Udalak: Aiara Folk Rock Jaialdiaren I. edizioa, hain zuzen.

Jendaurrean jotzeko gogoa duten Aiara inguruko gazteen taldeei aukera bat eman nahi diete. Izan ere, antolatzaileen hitzetan, bi dira jaialdiaren helburuak: batetik, gazteen eta nerabeen artean sustatzea musikaren eta kulturaren balioa, eta, bestetik, talde berri gazteenei euren burua ezagutarazteko aukera ematea.

Aurtengo San Prudentzio jaietarako ekimen berri bat antolatu du Aiarako Udalak: Aiara Folk Rock Jaialdiaren I. edizioa, hain zuzen.

Jendaurrean jotzeko gogoa duten Aiara inguruko gazteen taldeei aukera bat eman nahi diete. Izan ere, antolatzaileen hitzetan, bi dira jaialdiaren helburuak: batetik, gazteen eta nerabeen artean sustatzea musikaren eta kulturaren balioa, eta, bestetik, talde berri gazteenei euren burua ezagutarazteko aukera ematea.

Edozein musika estilo jorratzen duten Aiarako edo inguruko musikariek parte hartu ahalko dute, taldean zein bakarka. Baldintza bakarra: kontratu diskografikorik ez izatea. Parte-hartzaileek 16 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta adingabeek gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute.

Aiara Folk Rock jaialdian lan berriak zein bertsioak abestu ahalko dira, 60 minutuz gehienez, eta ez da playbackik onartuko.

Izena emateko epea martxoaren 12an amaituko da. Aiarako udaletxera gerturatu eta eskabide-orri bat bete behar da, honako datu hauek ere zehaztuta:

- Taldekideen edo bakarlariaren izen-abizenak eta adina.

- Musika taldearen izena, musika estiloa eta emanaldiak zenbat iraungo duen, gutxi gorabehera.

- Helbidea, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.

- Adingabeen kasuan, legezko tutoreek sinatutako baimena.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Aiarako Udala jarriko da harremanetan izena eman dutenekin.

Erantsitako dokumentuan informazio gehiago aurkituko duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide