Udalbatza berriak lehenengo osoko bilkura egin du

Aiarako Udalbatza berriak bere lehenengo osoko bilkura egin zuen iragan ostiralean, uztailak 15. Bilkura horretan hainbat erabaki hartu zituzten. Esaterako, osoko bilkuren maiztasuna eta ordutegia finkatu ziren. Hilabetean behin egingo dira, hileko hirugarren ostegunean, arratsaldeko 7etan, betiere “herritarren parte-hartzea bermatzea helburu”. EAJ osoko bilkurak goizean egitearen alde azaldu zen, baina azkenean Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamena aurrera atera zen.

Bestalde, Udaleko batzordeak ere zehaztu ziren; orotara, zortzi izango dira:

-Gizarte Ongizatea, Berdintasuna eta Immigrazioa

-Hirigintza

-Obrak eta Zerbitzuak

-Kultura, Kirolak eta Gazteria

-Euskara eta Hezkuntza

-Batzar Administratiboekiko Harremana

-Lehen Sektorea eta Ingurumena

-Ogasuna, Sustapen Ekonomikoa, Enplegua, Funtzio Publikoa eta Kontuen Batzorde Berezia

 Aiara Batuz taldeko zinegotziek Herritarren Parte Hartzerako Batzordea ere sor dadila eskatu zuten, baina Bildu koalizioa buru duen Gobernu Taldeak adierazi zuen, hobe dela lehendabizi parte-hartze hori bideratzeko araudia adostea alderdi guztien artean eta, ondoren, batzorde hori eratzea bideragarria eta egokia den ala ez eztabaidatzea.

Dena den, Gobernu Taldeak argi utzi nahi izan zuen batzorde horiek Udalari antolakuntza formala emateko eratu direla, baina malguak direla, eta, egoki iritziz gero, aldatzeko aukera egongo dela.

Azkenik, alkatearen ordainsaria ezarri zen. Korporazioan liberatuta egongo den kide bakarra izango da, arduraldi esklusiboan jardungo du, eta 43.000 euro gordin jasoko ditu urtean. Aurreko alkateak 48.000 euro jasotzen zituen, gehi eskualdeko organoetan parte hartzeagatik ordaintzen zitzaizkion dietak. Egungo alkate Josu Artetxek dieta horiek jasotzeari uko egin dio. Halaber, aurreko legegintzaldian Hirigintza Arloko burua ere liberatuta zegoen, baina oraingoan liberazio hori desagertuko da. Ondorioz, liberazio horrek eragiten zuen 10.000 euroko kostua aurreztuko du Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide