PSE-EEren udal-taldeak 5 zuzenketa aurkeztu ditu 2012ko udal-aurrekontuetan

PSE-EEren Amurrioko udal-taldeko bozeramale Roberto Gonzalezen arabera, aurrekontu sozialagoak bultzatu behar dira. Ildo horretan, murrizketek ezin dute gizarte-bazterkeriarik eragin, eta herritarren artean dagoen aldea ezin da gero eta handiago izan. Ondorioz, haren iritziz, behar bezala pentsatu beharko da udal-politika nola kudeatu eta, bide horretan, ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea. "Hau da, Udalak, arazoak sortu beharrean, konponbideak bilatu behar ditu", adierazi du prentsa-oharrean.

Horiek horrela, beraz, PSE-EEren udal taldeak 5 zuzenketa aurkeztu ditu EAJko gobernu-taldeak prestatutako aurrekontuetan. Zuzenketa horiek zerbitzu publikoak hobetzeari lotuta daude.

Alderdi Sozialistak proposatu du Lucas Rey ikastetxeko jolastokira sartzen ez uztea bertakoak ez direnei, haur guztien segurtasuna bermatze aldera. Proposamen hori Ogasuneko Batzordearen azken bileran onartu da.

Bestalde, San Jose auzorako proposatu dituzten hobekuntzak ere aurrera aterako dira. Halaber, A-625 errepidean egiten ari diren lanen harira, parrokiaren atzealdean dagoen aparkaleku-plaza eta biribilgunean dagoen markesina konpontzeko konpromisoa hartu du Udalak.

Jubilatuen etxerako altzariak eta tresneria erosi behar direla ere eskatu dute, eta, prentsa-oharrean adierazitakoaren arabera, proposamen horrek udal-talde guztien oniritzia lortu du.

Azkenik, haur-txekea delakoari eustearen alde agertu dira. Txeke horren bidez, diru-laguntza ematen zaie oso sarrera txikiak dituztenei. Udal-taldeek onartutakoaren arabera, 10.000 euro esleituko dira 18.000 eurotik beherako PFEZetara.

Alderdi sozialistak adierazi du pozik daudela, eurek adierazitako lehentasunak kontuan hartu direlako 2012ko udal-aurrekontuetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide