“Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma" lortu du Virgen Niña ikastetxeak

Euren kudeaketa hobetzeko EFQM eredua (European Foundation for Quality Management) erabiltzen duten erakundeen lana aitortzea da diploma horren helburua; kudeaketaren bikaintasunaren bidean egindako urratsak aitortzeko tresna da.

Euren kudeaketa hobetzeko EFQM eredua (European Foundation for Quality Management) erabiltzen duten erakundeen lana aitortzea da diploma horren helburua; kudeaketaren bikaintasunaren bidean egindako urratsak aitortzeko tresna da.

Ikastetxeak gure erredakziora bidalitako prentsa-oharrean adierazi du "EUSKALITeko Ebaluatzaile Klubeko kideen Kanpo Kontrastea jaso ondoren” lortu duela Virgen Niñak “Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma”. Hain zuzen, ikastetxeak baldintza hauek bete behar izan ditu aipatutako diploma eskuratzeko:

-          Erakundeak hiru autoebaluazio egin ditu gutxienez, azkena, behintzat, REDER matrizea erabiliz. Kontraste taldeak baieztatu du behar besteko dedikazioa eskainiz eta behar den zuzentasunarekin egin dela.

-          Erakundeko Zuzendaritza taldeko kide bat, gutxienez, EUSKALITeko Ebaluatzaile klubeko kidea da.

-          Zuzendaritza Taldeak EFQM Ereduari buruzko prestakuntza jaso du.

-          Kontraste taldeak egiaztatu du erakundearen zuzendaritzak bikaintasunarekin konpromisoa duela.

Virgen Niñako ordezkariek abenduaren 21ean jaso zuten diploma, Gasteizen(Ciudad Deportiva Baskonia-BAKH-Kirol Hirian), Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko eta Urrezko Q Sariak banatzeko ekitaldiaren barruan. Ekitaldi horretan beste 26 erakundek ere jaso zuten "Bikaintasunaren Konpromiso Diploma”, besteak beste: IVAPek, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak, Uliberri Euskaltegiak edo IBERMÁTICA - HCM & SOCIAL BUSINESS enpresak.

Ikastetxeak adierazi du une hau aprobetxatu nahi duela "Amurrio eta Aiarako jende eta erakundeei euren ahalegina eta laguntza eskertzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide