Neskentzako eskalada-ikastaroa urtarriletik aurrera

Bañueta udal-kiroldegiak ikastaro berriak antolatuko ditu urtarriletik aurrera. Horien artean, nobedade bat dago: neskentzako eskalada-ikastaroa. Interesa duten eskualdeko neska guztiek, bada, kiroldegiko boulderrean bildu eta elkarrekin entrenatzeko aukera izango dute. Baldintza bakarra: 14 urtetik gorakoa izatea.

Kiroldegiko bazkideek abenduaren 19a eta 21a bitartean eman ahalko dute izena urtarrileko ikastaroetako; bazkide ez direnek, berriz, abenduaren 22tik 29ra arte.

Ikastaro berri guztiak urtarrilaren 9an hasiko dira. Neskentzako eskaladaz gain, beste igeriketa-ikastaro batzuk (helduentzat, haurtxoentzat, haurrentzat eta igeriketa terapeutikoa), spinning, pilates, batuka, bizkarrerako gimnasia eta sasoian mantentzeko gimnasia taldeak ere antolatu dira.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu eskualdean errugbi taldea sortu berri dela: Nerbioi Rugby Taldea. Kirol horretan jardun nahi duten neska-mutil guztiei irekita dago. Izena emateko, entrenamenduetara hurbildu daiteke, edo, bestela, telefono hauetara deitu: 655708812 (Jon) edo 609533348 (David).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide