Gabonak ate-joka ditugu, eta haien harira Amurrioko Udalak bi lehiaketa antolatu ditu. Batetik, Gabonetako Pintura Lehiaketa eta, bestetik, Gabon Kanten Erronden Lehiaketa.
Pintura-lehiaketan 14 urtetik beherako amurrioarrek parte hartu ahalko dute, eta lanak abenduaren 12tik 23ra bitartean aurkeztu beharko dituzte Kultura Etxean. Sariak abenduaren 26an banatuko dira, 18:00etan, Kultura Etxean, eta aurkeztutako lan guztiak erakusgai izango dira bertako erakusketa-aretoan, urtarrilaren 5era arte. Lanen gaiak "Ikusten ez den Gabona" izan behar du. Oinarriak hemen kontsultatu ditzakezue.
Bestetik Gabon Kanten Erronden Lehiaketaren IV. edizioa egingo da abenduaren 23an, 18:00etatik aurrera. Koroa, 8 lagunek, gutxienez, osatuko dute, eta musika-tresnek lagunduta abestu ahalko dute. Bi kategoria izango dira: batetik, musika koralean aritu ohi diren taldeak eta, bestetik, lagun-talde "espontaneoagoak". Oinarriak hementxe dituzue. Kultur Etxean eman behar da izena (tel.: 945 891 450), baina kontuan izan gaur dela izena emateko azken eguna.