“Zaintzak eta emakume zaintzaileak" izango da Aiaraldeko Emakumeen Topaketaren aurtengo gaia

Aiaraldeko Emakumeen Topaketaren VIII. edizioa izango da aurtengoa. Ekimen hori Kuadrillak antolatzen du, eta helburua eskualdeko emakume-taldeen arteko harremana sendotzea da. Hitzordua: abenduaren 14ean, asteazkena, 10:00etatik aurrera, Laudioko Kultur Etxean

Aiaraldeko Emakumeen Topaketaren VIII. edizioa izango da aurtengoa. Ekimen hori Kuadrillak antolatzen du, eta helburua eskualdeko emakume-taldeen arteko harremana sendotzea da. Hitzordua: abenduaren 14ean, asteazkena, 10:00etatik aurrera, Laudioko Kultur Etxean

Aurten Laudion elkartuko dira Aiaralde osoko emakume-taldeetako kideak, eta emakumeek zaintzaile gisa duten rola izango dute hizpide. Gaiari hainbat ikuspuntutatik helduko diote, esaterako: seme-alaben zaintzan duten zeregina, senide gaixoak zaindu beharra eta abar. Gaiaz hausnartzeko, bada, lan-talde txikiak eratuko dituzte. Gero, talde bakoitzaren ondorioak guztien artean eztabaidatuko dira, eta, azkenik, Jalgi-Surgir emakume taldeak gaiari lotutako antzerki-lana emango du.

Eguerdian, bazkaria izango da, 15 eurotan, baina kontuan izan ekimen honetan parte hartu nahi dutenek abenduaren 12a baino lehen eman beharko dutela izena. Horretarako, 945 156 147 telefono-zenbakira deitu beharko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero eskualdeko emakume-taldeekin jar zaitezkete harremanetan: Aurrerako (Amurrio), Hiriska (Artziniega), Eskoritas (Arespalditza), Gure Andere (Luiaondo), Ametsus (Okondo), Ama Birjina Zuria (Lanteno), Menagaraiko Emakume Taldea eta Laudioko Avillo, Solastiar eta Jakaranda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide