Ate irekien jardunaldia bihar LANTZE zentroan

Latiorron dagoen LANTZE zentroak adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiten du. Bihar ate irekien jardunaldia antolatu dute, herritarrek han egiten duten lana bertatik bertara ezagut dezaten.

Latiorron dagoen LANTZE zentroak adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiten du. Bihar ate irekien jardunaldia antolatu dute, herritarrek han egiten duten lana bertatik bertara ezagut dezaten.

Laudioko hau Araban dauden mota horretako 9 zentroetako bat da. 18 eta 65 urte bitarteko pertsonek parte hartzen dute Lantze zentroan, eta, arduradunen esanetan, bertan egiten diren jarduera guztien ardatza “pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzen lagunduko duen euskarri sarea antolatzea da, gizarteko kide baliagarria, aktiboa eta balioetsia izan dadin”. Helburua, azken batean, adimen urritasuna duten pertsonen eta euren senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzea da.

Zentroan, guztira, 53 lagun dira: 41 erabiltzaile, 8 begirale, arduradun bat, pedagogo bat, gizarte langile bat eta psikologo bat.

Iaz bezala, zentroan egiten duten lana jendaurrean ezagutarazteko ate irekien jardunaldia antolatu dute biharko, azaroaren 29rako. Zentrotik zera esan digute:“gonbidapena, ezagutu nahi gaituen edonori luzatuta dago; bai Laudion bai inguruetan bizi zaretenoi ere”.

Hainbat ekimen antolatu dituzte: zentroari bisita, erabiltzaileek emandako hitzaldia, bideo eta argazki emanaldia, Txanogorritxu ipuin kontatua eta hamaiketakoa.

LANTZE zentroak egiten duen lan garrantzitsuaren berri bertatik bertara jaso nahi duenak beraz, hemen du aukera; hilaren 29an, asteartea, goizez (10:30-13:00) eta arratsaldez (15:00-16:30).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide