El encuentro con La Sombra a través de los cuentos de hadas izenburupean, mintegia antolatu du Aresketa Ikastolak azaroaren 26an (larunbata). Mintegia ikastolan bertan eramango da aurrera, ordutegi honetan: 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Prezioa, berriz, 65 euroko da,
Izena emateko, ikastolara bertara joan daiteke, bulego orduetan (8:30-12:30 eta 14:30-16:30) edo, bestela, telefono honetara deitu: 945 890 360. Kontuan hartu, baina, izena emateko azken eguna hurrengo astelehena (azaroak 21) izango dela.
Mintegi horretan parte hartzen dutenak, bada, gizakiaren alde gaiztora hurbilduko dira, modu esperimental eta sinboliko batean. Horretarako, Psikodrama Sinbolikoa deritzon metodoko hamabi ipuin prototipikoetako pertsonaia gaiztoak —edo protagonisten arerioak— baliatuko dira. Helburua da haien ezaugarri negatiboak aztertzea eta izan dezaketen indar positiboa eta sortzailea aurkitzea. Hamabi Ipuin horien artean daude, esaterako: Txanogorritxu, Edurne Zuri, Loti Ederra edo Pinotxo.
Irene Henche Zabala psikologo kliniko, hezitzaile eta familiako terapeutak gidatuko du mintegia, eta gurasoei, irakasleei, profesionalei eta interesa duten guztiei zuzenduta dago.