Txakurrentzako guneak erdigunetik gertuago jartzeko aukera aztertzen ari da Udala

Animaliak Edukitzea eta Babestea Arautzen duen Udal Ordenantza 2006an jarri zen indarrean. Haren arabera, jabeek txakurren gorotzak (“kakak”) jaso behar dituzte, animaliek lotuta ibili behar dute eta ezin dira haurrentzako parkeetan edo ikastetxeetan sartu. Ordenantzan hainbat arau-hauste mota jasota daude. Besteak beste, maskota erroldatuta ez edukitzeagatik 30,05 euroko isuna jaso daiteke, eta txakur arraza arriskutsuak hazi nahiz gurutzatzeagatik 15,025,30 eurokoa.

Animaliak Edukitzea eta Babestea Arautzen duen Udal Ordenantza 2006an jarri zen indarrean. Haren arabera, jabeek txakurren gorotzak (“kakak”) jaso behar dituzte, animaliek lotuta ibili behar dute eta ezin dira haurrentzako parkeetan edo ikastetxeetan sartu. Ordenantzan hainbat arau-hauste mota jasota daude. Besteak beste, maskota erroldatuta ez edukitzeagatik 30,05 euroko isuna jaso daiteke, eta txakur arraza arriskutsuak hazi nahiz gurutzatzeagatik 15,025,30 eurokoa.

Azkenaldian nabarmen hazi da araudi hori ez betetzeagatik jarritako isunen kopurua. Azken hilabetean, esaterako, zazpi herritarri jarri diete isuna, hala txakurrak lotu gabe eramateagatik nola euren gorotzak ez jasotzeagatik.

Araudi horren edukia ezagutaraztea eta herritarrak sentikortzea helburu, iragan martxoan kanpaina bat abiarazi zuen Udalak "La mascota es tuya, Amurrio es de todos/as” lemapean. Kanpaina horren barruan, bada, 4.000 eskuorri banatu ziren herriko etxeetan, maskoten jabeen betebeharrak zehaztuta, eta txakurren gorotzak uzteko zaborrontziak —34, guztira— non dauden azalduz. Halaber, udal-bulegoetan gorotzak jasotzeko poltsak eskatu daitezkeela zehazten zen eskuorri horietan.

Kanpaina beraren harira, Udalak txakurrentzako lau aisialdi gune egokitu ditu: Hormecal enpresaren pareko berdegunea; Mendigorri edo "Monte de los Ahorcados" delakoa; Kime enpresaren pareko berdegunea (San Rokera bidean); eta Nerbioiko ibaiertza (Ituarte fabrika zegoen tokian eraiki duten urbanizazioaren ondoan). Gune horietan, beraz, txakurrak ez dira nahitaez lotuta eraman behar, eta aske ibil daitezke.

Jabeak, baina, kexu dira, eta gune horiek erdigunetik gertuago egon beharko luketela uste dute. Hain zuzen, iragan astean jarduneko alkate Javier Bitorikarekin bildu ziren, haien eskaera helarazteko. Bitorikak adierazi du "gune horiek adostu eta zehazki non kokatutako diren erabakitzeko, beste bilera bat egingo dutela hilabeteko epean". Dena den, gaineratu du, "guneok behar bezala seinaleztatuta egongo direla, eta horiek erabiltzeko ordutegiak ezarriko direla".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide