Haragia

Oraingoan ere ipuin-bilduma batez hitz egingo dizuet. Honezkero konturatuko zineten ipuinak atsegin ditudala. Halaxe da, bai, eta ez dakit zeini irakurri diodan azkenaldian euskaraz idatzi diren literatur alerik onenak, hain zuzen, ipuinak direla. Iritziak iritzi, nik, behintzat, oso gustura irakurtzen ditut. Dena den, Eider Rodriguezen ipuin hauek banaka irentsi beharrekoak dira, bestela, kontrako eztarritik joateko arriskua dago-eta. Izan ere, liburuko hamabi kontakizunei malaletxe handia darie, eta protagonistek bizi dituzten egoerak ezin mingarriagoak suertatzen zaizkio irakurleari.

Pertsonaiak mugan bizi dira, eta narratzaileak haien alderik krudel eta makurrena erakusten digu, inolako gupidarik gabe. Azken ipuinaren hasieran Elisabeth de Fontenay filosofo frantsesaren aipu hau ageri zaigu: "Sufritzen duen gizaki oro da haragia". Bilduma osoaren espiritua laburbiltzen du aipu horrek, majo sufritzen baitute pertsonaiek; egunerokotasunak planteatzen dizkien argi-ilun eta kontraesanen zurrunbiloan harrapatuta daude. Azken batean, haragia plazer- eta sufrimendu-iturria da, eta Eider Rodriguezek nahiago izan du sufrimenduaren eremutik jo.

Ez dirudi ipuinotan aparteko ezer gertatzen denik, baina azala apur bat zulatuz gero, barrenak gauza asko ezkutatzen dituela konturatuko gara. Kontua da narratzaileak informazio dosi txiki eta neurtuak ematen dizkigula, baina aski direla pertsonaien mamuez jabetzeko. Horra hor, bada, idazlearen estiloaren ezaugarririk aipagarrienetako bat, hitz gutxitan eta egunerokotasunetik abiatuta unibertso narratibo konplexuak eraikitzeko gai delako. Ipuinotan, beraz, esaten ez denak, hau da, narratzaileak ezkutatzen digunak, garrantzi handia du, eta kontakizunak ulertzeko gakoa da. Irakurlea lerro artean irakurtzera behartuta dago.

Eider Rodriguezek sortutako unibertsoei mingostasun tragiko moduko bat darie. Gaur egungo bizimoduaren erretratu gordina egin du, eta erretratu horiek sentsazio gazi-gozoa utziko dute irakurlearengan. Gazia, ipuinek ezinegona eragiten digutelako, ezinbestean; eta gozoa, dotore kontatuak daudelako.

Atzamar-punta jostorratzaz zulatzean nola, halako ziztada eragingo digute gogo-barrenean hamabi ipuin hauek

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide