Mikoturismo Egunen VII. edizioa ate-joka dugu

Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean toki-garapenerako sozietateak mikologiari lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte aurten VIII. Mikoturismo Egunen barruan.

Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean toki-garapenerako sozietateak mikologiari lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte aurten VIII. Mikoturismo Egunen barruan.

Gastronomiari dagokionez, urriko azken bi asteburuetan (urriak 22, 23, 29 eta 30) eta azaroko lehenengoan (5 eta 6), perretxikoekin egindako V. Pintxo Txapelketa egingo da. Herriko hamar taberna hauek parte hartuko dute: Txoko Gorri, Atxubi, Landako, Batzokia, El Crucero, Guk, Kantoi, La Reunion, San Anton eta Fronton. Aurreko edizioetan bezalaxe, bi sari emango dira: batetik, epaimahaiak aukeratuta pintxorik onenari (200 euro eta garaikurra) eta, bestetik, herritarrek aukeratuta pintxorik onenari (150 euro eta garaikurra). Hortaz, botazioan parte hartu nahi dutenek txapelketan parte hartuko duten tabernetan edo Amurrioko Turismo Bulegoan eskuragarri dauden botazio-txartelak jaso beharko dituzte. Dena den, kontuan izan, botoa eman ahal izateko, zazpi pintxo, gutxienez, dastatu beharko direla. Hori frogatzeko, tabernek zigilua jarriko dute txartelean. Azkenik, aipatutako taberna guztietan egongo da botoa uzteko kutxa bana. Kontuan izan, bozketan parte hartzen duten guztien artean hainbat sari zozketatuko direla.

Halaber, asteburu horietan guztietan zehar Aldama, Arenalde Maitea, Bideko, El Refor eta Los Arcos de Quejana jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako menu gastronomiko bereziak eskainiko dituzte.

 Bestalde, eta gastronomiarekin jarraituz, azaroaren 3an (osteguna), 19:30ean, Gaminiz jatetxeko jabe Aitor Elizegik tailer gastronomikoa emango du Arabako Txakolinak El Reforren duen txokoan. Ekintza horretan parte hartzeko ezinbestekoa da gonbidapena jasotzea Turismo Bulegoan, plazak mugatuta daude-eta. Perretxikoen sekretuak ezagutu eta haiekin egindako errezeta gozoak dastatzeko aukera polita izango da.

Ildo beretik, azaroaren 5ean (larunbata), 18:00etan hasi eta 20:00ak bitartean, Alberto Villanueva Zarama mikologoak perretxikoak sailkatuko ditu El Social aretoan, Arriola elkarte mikologoak gonbidatuta. Perretxiko horiek erakusgai egongo dira biharamunean, azaroaren 6an (igandea), Juan de Urrutia plazan, 11:00etatik 14:00etara. Izan ere, egun horretan amaituko da Mikoturismo Egunen aurtengo edizioa. Perretxikoen erakusketa, artisau-produktuen salmenta, Santa Cecilia musika-bandaren emanaldia, pintxo txapelketaren sari-banaketa eta beste hainbat ekintza antolatu dira igande horretarako.

Dena den, alderdi gastronomikoaz gain, mikologiak naturarekin eta ingurumenarekin duen harremana gaztetxoen artean ezagutarazteko jarduerak ere antolatu dira. Horren harira, bada, mendi-irteerak antolatu dira Oinarrizko Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat. Irteera horietan deigarri egiten zaienaren argazkiak egingo dituzte, eta material horrekin mikologiari buruzko murala egingo dute, Muralen IV. Lehiaketan parte hartzeko. Mural guztiak erakusgai egongo dira azaroaren 6an Juan de Urrutia plazan, hain zuzen, Mikologia Egunen amaiera-ekitaldian, eta irabazlea 13:30ean iragarriko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide