Herriko kale eta plaza berriei emakumezkoen izenak jartzeko aukera eztabaidatuko da gaur

Gaur, urriak 11, Berdintasunerako Udal Espazioak bilera irekia egingo du Kultur Etxean 19:00etan. Besteak beste, Amurrioko kale eta plazen izenei eta monumentuei buruz egin den diagnostikoa aurkeztuko da, eta horren harira etorkizuneko kale eta plaza berriei emakumezkoen izenak jartzeko iradokizunak bildu nahi dituzte. Euren lana zokoratuta geratu bada ere, Amurrioko emakumeek ekarpen franko egin dizkiote herriari historian zehar eta, hain zuzen, egindako lana aitortzea da ekimen honen helburua.

Izan ere, gaur egungo kale eta plazen izenetan emakumeen presentzia urria da. Herriak 60 kale eta 8 plaza ditu. Horietatik gehienek toponimo baten izena dute. Gainerakoek, santaren bati eskainitakoak salbu, gizonezkoen izena dute (Dionisio Aldama, Lucas Rey edo Jesus Galíndez, besteak beste).

Bestalde, ez dago emakumezkoei eskainitako eskultura, busto, monolito edo dena delakorik. Egoera horri buelta emate aldera, beraz, herritarrek euren proposamenak egin ahalko dituzte gaur arratsaldeko bileran.

Bide batez, bilera horretan Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira —azaroaren 25ean, hain zuzen— antolatu nahi diren jarduerei buruz ere hitz egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide