Karin Dolk garaile aurtengo “Amurrio Hiribildua” arte-lehiaketan

XXXII. edizioa izan dugu aurtengoa eta, esan bezala, Karin Dolk artistak irabazi du, El duelo deritzon bideo-instalazioari esker. Gasteizen bizi den arren, jatorriz, suedierra da. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Suedian eta, gero, Arte Ederrak ikasi zituen Londresen. 4.000 euro eta eskultura oroigarria jasoko ditu. Bigarrena, berriz, Ismael Iglesias bilbotarra izan daS.T. (Dancing with your eyes) margolana dela-medio; 1.500 euro eta eskultura oroigarria emango dizkiote.

XXXII. edizioa izan dugu aurtengoa eta, esan bezala, Karin Dolk artistak irabazi du, El duelo deritzon bideolanari esker. Gasteizen bizi den arren, jatorriz, suedierra da. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Suedian eta, gero, Arte Ederrak ikasi zituen Londresen. 4.000 euro eta eskultura oroigarria jasoko ditu. Bigarrena, berriz, Ismael Iglesias bilbotarra izan daS.T. (Dancing with your eyes) margolana dela-medio; 1.500 euro eta eskultura oroigarria emango dizkiote. Azkenik, herriko saria Mario Ortiz Paniegok eskuratu du, Potret izeneko teknika mistoko lanari esker; 1.000 euro eta eskultura oroigarria jasoko ditu.

Honako hauek osatu dute aurtengo edizioko epaimahaia: Rekalde Aretoko zuzendari Alicia Fernandez Lopezek, Enrique Martinez Goikoetxeak eta Blanca de la Torrek; azken bi horiek Artium museoko zaintzaileak dira.

Arte-lehiaketa honetako oinarriak 2008an aldatu ziren, eta orduantxe erabaki zen aurkeztutako lanetan bai teknika, bai gaia eta baita joera artistikoa ere libreak izango zirela. Aldaketa horri esker, bada, lehiaketa nabarmen hazi da eta hainbat diziplina eta herrialdetako artistei ireki dizkie ateak. Amurrioko Udaleko Kultura Arlotik esan digutunez, 2008az geroztik, aurtengoa izan da ediziorik arrakastatsuena, eta mugarria da obren kopuruari eta kalitateari dagokienez. 130 lan aurkeztu dira: 12 Amurriotik, 89 Euskal Herriko beste herri batzuetatik, 26 Espainiako Estatutik, 2 Burkina Fasotik eta 1 Poloniatik.

Aipatutako epaimahaiak aurkeztutako artelan guztien artean 24 aukeratu ditu, eta haiekin erakusketa bat egingo da la Casona udal-aretoan, gaurtik hasi eta urriaren 30era bitartean. Zehazki, arratsaldeko 8etan izango da erakusketaren inaugurazioa.

Hilabete dugu, beraz, lehiaketa honetara aurkeztutako lan onenak ikusteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide