PPren udal-taldeak gazteen lonjak eta lurzoru publikoaren erabilera arau daitezela eskatuko du Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran

Aste honetan egindako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, PPk bi mozio aurkeztuko ditu Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran. Lehenengoan Amurrioko gazteen lonjen erabilera arautzeko udal-ordenantza idatz dadila eskatuko dute. Lokal horien kopurua haziz doa urtez urte, baina ez dago haien erabileraren gaineko araudirik. Hainbat herritarren kezkak ikusita, ordenantzak lonjek bete beharreko gutxieneko baldintzak jaso beharko lituzkeela uste dute PPko zinegotziek.

Aste honetan egindako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, PPk bi mozio aurkeztuko ditu Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran. Lehenengoan Amurrioko gazteen lonjen erabilera arautzeko udal-ordenantza idatz dadila eskatuko dute. Lokal horien kopurua haziz doa urtez urte, baina ez dago haien erabileraren gaineko araudirik. Hainbat herritarren kezkak ikusita, ordenantzak lonjek bete beharreko gutxieneko baldintzak jaso beharko lituzkeela uste dute PPko zinegotziek. Baldintza horien artean daude, besteak beste: argindarraren instalazioa, ur-hartunea, komuna jartzea, larrialdietarako argiak, bertan egon daitekeen lagunen kopurua mugatzea, ordutegiak eta zaratak mugatzea, eta jabeei segurtasun zibileko asegurua eta kontratua eskatzea.

Egun, lokal horiek ez dute udal-lizentziarik, eta, hortaz, zaila da kontrolatzea. Horrexegatik, bada, "udal-lizentzia ezinbestekoa dela" jaso beharko da ordenantzan. Udal-teknikariek lonjak baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu, eta auzokideen alegaziorik balego, horiek ebatzi ondoren, dagokion lizentzia emango lukete. Lizentziarik ezean, isuna jarriko litzateke. Taberna eta ostalaritza-lokalen antzeko funtzionamendua aplikatzearen alde dago, beraz, PP. Dena den, argitu nahi izan dute haien asmoa ez dela lonjak ixtea, baizik eta lonjen gaineko kontrola ezartzea. Horrela, ezbeharren bat gertatuz gero, erabiltzaileek eta jabeek nora jo izango dute, ez dira babesgabe sentituko. Izan ere, "segurtasun- eta higiene-baldintzak arautzea onuragarria izango da gazteentzat, jabeentzat eta Udalarentzat berarentzat".

Aurkeztuko duten bigarren mozioari dagokionez, berriz, lurzoru publikoaren gaineko ordenantza bateratua idatz dadila eskatuko dute. Izan ere, gaur egun arlo horri buruzko hainbat ordenantza dago, baina PPren proposamena da horiek guztiak ordenantza bakar batean batzea. PPko ordezkarien esanetan "ordenantza zehatza behar du izan, espazio publikoaren erabilerak modu argian eta errazean arautzen dituena”. Zehazki, honako alderdi hauek arautuko lituzke: terrazak eta kaleko mahaiak erabiltzeko baldintzak; kale-garbiketa (edukiontziak instalatzea, publizitatea jartzea, banderatxoak, pankartak, kartelak eta abar), bide publikoaren okupazioa, salmenta ibiltaria delakoa, kalean litroak edatea, eta bide publikoa okupatzen duten obretako instalazio osagarriek behar duten hirigintza-lizentzia.

Proposamen hauek, esan bezala, Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko dira, eta aurrera atera ahal izateko, osoko bilkuraren onespena beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide