Hamaseigarrenean, aidanez

Euskal literatura garaikidearen klasiko bat ekarri dugu oraingoan. Anjel Lertxundik Jon Mirande saria eskuratu zuen nobela honekin 1982an. Dena den, esku artean dugun edizioa 1997an argitaratu zuten, zuzenduta eta eguneratuta.

 

Zaila da ezer berririk esatea obra honi buruz. Askok irakurrita izango duzue dagoeneko, edo, agian, Anjel Lertxundik berak zuzendutako izen bereko filma ikusiko zenuten ordu txikitan ETBn. 80ko hamarkada mitiko hartako sinbolo bilakatu dira bai liburua bera bai filma.

 

Euskal literatura garaikidearen klasiko bat ekarri dugu oraingoan. Anjel Lertxundik Jon Mirande saria eskuratu zuen nobela honekin 1982an. Dena den, esku artean dugun edizioa 1997an argitaratu zuten, zuzenduta eta eguneratuta.

 

Zaila da ezer berririk esatea obra honi buruz. Askok irakurrita izango duzue dagoeneko, edo, agian, Anjel Lertxundik berak zuzendutako izen bereko filma ikusiko zenuten ordu txikitan ETBn. 80ko hamarkada mitiko hartako sinbolo bilakatu dira bai liburua bera bai filma.

 

Landa-giroko tragedia baten aurrean gaude. Zorigaiztoko gertakari bat da narrazioaren muina, baina irakurleak ez du amaierara arte jakingo narratzailea zertaz ari den. Kontua da Lertxundik pertsonaia eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituz ematen digula gertakari horren berri. Halaber, denboran hainbat jauzi egiten ditu, gertatuko dena bere osotasunean ulertu ahal izateko. Dena den, ez ezazue pentsa hari narratiboari jarraitzea zaila denik. Irakurlea ez da sekula galduta sentitzen. Izan ere, nobela hau ez da bere garaian sasoian egon ziren ariketa estilistiko huts horietako bat, harago doa, eta horrek egiten du berezi.

 

Mundu ilun, itxi, are arkaiko baten oihartzuna sumatzen da. Indarra da balio duena. Mundu horretan mugitzen da Domingo, Martzelinaren senarra eta apustuzale porrokatua, Urtain boxeolariaren aita oinarri duen pertsonaia.

 

Martzelinak bere senarraren patuaren berri ematen digu. Baina horretaz gain, bere bakardadeaz ere mintzo da, herri txiki batera iritsi berri den emakume batek sufritu behar dituen aurreiritziez, amaginarreba zikoitz baten jokabideaz eta are seme baten galeraz. Baina, esan bezala, Martzelinaz gain, badaude gertatutakoaren berri ematen diguten beste pertsonaia batzuk: Maria, Kornelio edo hainbat urte igaro eta gero gertatutakoa ikertu nahi duen kazetaria.

 

Euskal literaturan interesa duen orok irakurri beharrekoa da Hamaseigarrenean, aidanez, klasiko moderno horietako bat, García Marquezen Crónica de una muerte anunciadaren euskal aldaera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide