PSEk datozen udal-hauteskundeetarako hautagaiak eta programa aurkeztu ditu

Roberto Gonzalez izango da PSEren hautagaia Amurrioko alkatetzarako maiatzaren 22an egingo diren udal-hauteskundeetan. 30 urte ditu, eta UGT sindikatuko komunikazio-idazkaria da Gasteizko Michelin enpresan.

Zerrendako bigarrena eta hirugarrena Irene Novales -gaur egun zinegotzia dena- eta Mariano Hernandez dira, hurrenez hurren.

Aurkeztutako hauteskunde-programaren arabera, euren asmoa da herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta amurrioarren gabezia eta kezkei erantzutea.

Roberto Gonzalez izango da PSEren hautagaia Amurrioko alkatetzarako maiatzaren 22an egingo diren udal-hauteskundeetan. 30 urte ditu, eta UGT sindikatuko komunikazio-idazkaria da Gasteizko Michelin enpresan.

Zerrendako bigarrena eta hirugarrena Irene Novales -gaur egun zinegotzia dena- eta Mariano Hernandez dira, hurrenez hurren.

Aurkeztutako hauteskunde-programaren arabera, euren asmoa da herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta amurrioarren gabezia eta kezkei erantzutea.

Arlokako proposamena egin dute. Ekonomiari dagokionez, Amurrioko Udalak ekimen pribatuan esku hartu behar duela uste dute, horretarako, Amurrio Bidean elkarteko enpresa-haztegia baliatuz. Halaber, prestakuntza lehentasuna dela aldarrikatu dute, eta ezinbesteko deritzote enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetzari.

Turismoaren arloan, urtero gastronomia azoka antola dadila proposatu dute, baratzeko produktuak, haragia eta txakolia sustatzeko.

Gizarte-gaiei dagokienez, batetik, haur-txekea delakoari eutsi nahi diote eta, bestetik, eguneko zentro berria eraiki eta etxez etxeko laguntza hobetuko dutela adierazi dute.

Garraioen arloan, berriz, Amurrio Gasteizekin eta inguruko poligonoekin (Jundiz, Gamarra...) lotzeko garraio-plana abiarazi nahi dute, ibilgailu partikularraren erabilera eta istripu-arriskua murrizte aldera.

Kulturari begira, hainbat helburu dituzte, hala nola Reforreko etnografia-museoko lanak amaitzea eta irekitzea, udal-liburutegiko ordutegia zabaltzea eta WIFI sare irekia jartzea udalerrian.

Azkenik, kirolari lotutako proposamenei dagokienez, izaera herrikoieko kirol-ekitaldiak sustatuko dituzte. Halaber, futbolari ez ezik, beste kirol batzuetan diharduten gazteei ere bultzada eman nahi diete.

Dena den, gaineratu dute, euren hauteskunde-programa gorabehera, prest daudela beste alderdiekin hitz egiteko eta zubi-lana egiteko, erakundeek behar bezala funtziona dezaten bermatzea helburu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide