Iragan ostegunean, martxoak 31, Inma Shara orkestra-zuzendari amurrioarrak Bilboko Aste Santuko aurtengo pregoia irakurri zuen Santiagoko katedralean. Pregoian, musikaren eta erlijioaren arteko analogia bat egin zuen.
Pregoia Bilboko Aste Santuaren hasiera-ekitaldiaren parte izan zen. Pregoiaren ondoren, Done Jakue apostuluaren Penitentzia Kofradiaren korneta- eta danbor-bandak prozesio-martxa tipikoak jo zituen katedralaren kanpoaldean.
Inma Shara orkestra-zuzendari ezaguna da. Besteak beste, Londresko eta Israelgo orkestra filarmonikoak eta Erromako eta Lituaniako orkestra sinfonikoak zuzendu ditu. Gaur egun, Frankfurteko Brandenburgisches Staatsorchester delakoan dabil lanean, Alemanian.