Onsoño auzoa Ontsoño deituko da hemendik aurrera

Hala erabaki zuen Amurrioko Udaleko Euskara Batzordeak iragan ostegunean, martxoak 31, egindako bileran. Orain, udalbatzaren osoko bilkurak berretsi beharko du auzoaren izenaren aldaketa.

Hala erabaki zuen Amurrioko Udaleko Euskara Batzordeak iragan ostegunean, martxoak 31, egindako bileran. Orain, udalbatzaren osoko bilkurak berretsi beharko du auzoaren izenaren aldaketa.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak administrazio batzar zein auzoen izen ofizialak zuzentzeko eskatu zion Amurrioko Udalari. Lan horretan, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen laguntza jaso du. Dagoeneko Artomaña eta Bergantza izenak arautu dituzte, eta orain Ontsoñoren txanda da. Geografikoki Baranbion egon arren, Amurrioko auzoa da, eta horregatik udalari dagokio izena aldatzeari buruzko erabakia hartzea.

Euskaltzaindiak bidalitako txostenaren arabera, "euskaraz ts  grafemaz idazten den soinua erdaraz ez egoteak idazteko zailtasunak ekarri ditu eta Onsoñorekin batera Onzoño ere ageri da, azken hau deiturak izendatzeko". Gaineratu dute inguruko azken euskaldunek Ontzoño ahoskera gorde dutela eta horrek adierazi nahi duela dagokion euskal idazkera Ontsoño dela.

Bestalde, "herritar izenaren lekukotzarik ez dagoen arren, antzeko izenak ikusita ontsoñotar izan daitekeela uste du" Onomastika Batzordeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide