Tren-zerbitzua ez murrizteko eskatu du EAk

Erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jasotakoaren arabera, Eusko Alkartasunak gai horri buruzko mozioa aurkeztuko du Aiarako Udaleko osoko bilkuran. Zehazki, Renferekin negozia dezala eskatuko diote Udalari, murrizketak egin aurreko tren-zerbitzua berrezar dadin lortzeko.

Erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jasotakoaren arabera, Eusko Alkartasunak gai horri buruzko mozioa aurkeztuko du Aiarako Udaleko osoko bilkuran. Zehazki, Renferekin negozia dezala eskatuko diote Udalari, murrizketak egin aurreko tren-zerbitzua berrezar dadin lortzeko.

EAko bozeramaile Gonzalo Galenderen hitzetan "herrian gelditzen diren trenak gutxitu iizanak arazo handiak sortu dizkie erabiltzaileei. Izan ere, Luiaondoko herritar askok trena erabiltzen du lanera joateko. Are gehiago, gazte asko Luiaondon bizitzen jarri dira, hain zuzen, tren-zerbitzua duelako".

Aiarako Udalak arazoari heltzen ez diola ikusita, EAk mozioa aurkeztea erabaki du, "udal-talde guztien artean erantzun bateratua hitzartzeko Renferen murrizketen aurka".

Galendek gaineratu du Aiaraldeko zenbait herri eta Bilbo lotzen dituen lineak erabiltzaile asko duela, eta horregatik Renfek hobeto zaindu beharko lukeela. Argitu du erabiltzaileek ez dutela eskatzen tren gehiago jartzea, baizik eta daudenak, geltokietan ez ezik, geralekuetan ere gelditzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide