Eusko Jaurlaritzak onartutako diru-laguntzari esker, Laudioko, Amurrioko eta Aiarako zenbait ikastetxetan erreforma-lanak egin ahalko dituzte.
Amurrion, esaterako, Lucas Rey ikastetxeko jolastokia estaliko da. Etxaurren ikastolan, berriz, 40.200 euroko inbertsioa egingo da, hainbat hobekuntza aurrera eramateko.
Laudioko ikastetxeei dagokienez, Latiorroko eskolan sarbideak eta autobusaren geralekua konponduko dira. Bestetik, Aretako Fabian Legorburu eskolan sarrera txukunduko da eta, azkenik, Helduen Hezkuntzako zentroan (EPA) estalkia, segurtasuna, saneamendua eta sarbideak hobetzeko lanak eramango dira aurrera. Horiek horrela, Laudioko Udalak 133.396 euro jasoko ditu lan horiek guztiak gauzatzeko.