Amurrioko herritarren jatorria aztergai

Amurrioko herritarren % 47,6 Euskal Autonomia Erkidegoko beste herriren batekoa da, bertan jaioak, berriz, % 32,4 dira. Bestalde, 940 atzerritar bizi dira, eta horietatik % 45 Latinoamerikakoak dira.

Amurrio Bidean Tokiko Garapenerako Elkarteak herriko biztanleriari buruzko ikerketa argitaratu du. Haren arabera, Amurrioko biztanleria urtez urte hasi da 2004az geroztik, eta 2010. urtean 10.070 biztanle izatera iritsi da. Esan bezala, horietatik 940 atzerritarrak dira: % 45 Latinoamerikakoak, % 29 Magrebeko herrialdeetakoak eta % 22 Europar Batasunekoak.

Deigarriena, baina, EAEko beste udalerri batzuetan jaiotako herritarren kopurua da. Izan ere, biztanleen % 47, 6 Arabako edo EAEko beste probintzietako herriren batean jaio da. Horren harira, kontuan hartu behar da amurrioar asko Gurutzetako ospitalean jaio direla, eta oraindik Barakaldon erregistratuta daudela.

Ikerketan, halaber, herritarren adina aztertu dute. 65 urtetik gorakoen kopurua nabarmen hazi da, bizi-kalitatea hobetu izanaren ondorioz. 30 urtetik gorakoak ere asko dira, baina 0 eta 29 urte artekoen taldea murriztu egin da, jaiotze-tasak behera egin du-eta. Sexuari dagokionez, Amurrioko herritarren % 49,75 emakumeak dira eta % 50,25, aldiz, gizonak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide