Kirolari buruzko gogoeta egin dadila eskatu du Amurrioko Ezker Abertzaleak

Amurrioko Ezker Abertzalearen aburuz, kirola funtsezkoa da egungo gizartean. Kirolari eta elikadura egoki bati esker, bizitza luzatzea lortu dugu. Kirolaren arloan orain arte egindako lanari esker, gero eta jende gehiagok egiten du kirola eta gero eta lehenago hasten dira, gainera. Agintari politikoen egungo erronka zera da: herritar guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten bermatzea, nahitaez klub bateko kide izateko beharrik gabe. Horrek ez du esan nahi, baina, kluben lana alde batera utzi behar denik.

Amurrioko Ezker Abertzalearen aburuz, kirola funtsezkoa da egungo gizartean. Kirolari eta elikadura egoki bati esker, bizitza luzatzea lortu dugu. Kirolaren arloan orain arte egindako lanari esker, gero eta jende gehiagok egiten du kirola eta gero eta lehenago hasten dira, gainera. Agintari politikoen egungo erronka zera da: herritar guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten bermatzea, nahitaez klub bateko kide izateko beharrik gabe. Horrek ez du esan nahi, baina, kluben lana alde batera utzi behar denik. Gakoa da errealitatea ongi aztertzea, kirola bere kabuz egiten duen jendea badela ikustea, eta, beraz, egoera hori bideratzeko moduak ezartzea.

 Izan ere, kirola instalazio itxietan (kiroldegiak, gimnasioak eta abar) egiten duten herritarrak egon badaude ere, askok aire zabalean, kalean, egiten dute, eta hain zuzen, kaleko kirola ere kontuan hartu beharko luke Udalak Ezker Abertzalearen ustez. Jende askok paseatu egiten du, bizikletaz ibiltzen da... eta komeniko litzateke, beraz, bidegorriak eta naturbideak gaitzea. Halaber, interesgarria izango litzateke saskibaloia, areto-futbola, ping-ponga, skatea eta bestelako kiroletan aritzeko instalazio txikiak eraikitzea. Azken batean, gai horri buruzko azterketa sakona egin dadila eskatzen dute: falta denari antzematea eta Amurrioko Udalaren urteko aurrekontuetan hutsune horiek betetzeko partidak adostea.

 Ezker Abertzalearen arabera, ezinbestekoa da zeharkako ekimen bat, Udaleko sail guztiekin koordinatuta (Hirigintza, Ogasuna, Administrazio Batzarrak, Auzoak, Berdintasuna, Kirola eta abar), aurrera eramatea. Ekimen horretan herritarrek ere parte hartu behar dute, eta helburuak kirolaren errealitatea planifikatzea eta kirol-ekipamendu egokiak eskaintzea izan behar du.

 

Haien ustez, funtsezkoa da ekintza hauek gauzatzea:

 

  • Egungo instalazioak hobetzea eta berregokitzea: kiroldegia garestia da, ez da bideragarria, eta zortzi urte soilik baditu ere, zaharkitua geratu da.
  • Kanpo-espazioak (kalea, mendia, auzoak, Administrazio Batzarrak...) kontuan hartzea eta kirol-ekipamenduz hornitzea.
  • Besteak beste, kaleko kirol-ibilbide horiek ongi argiztatzea, erabiltzaileak seguru senti daitezen.
  • Ikastetxeetako kirol-instalazioak erabiltzeko aukera ematea. Horretarako, akordioren bat lotu beharko da Hezkuntza Sailarekin.

 

Kirola, azken batean, gai garrantzitsua da, osasuntsua izateaz gain, osasun psikikoa, autoestimua eta bizi-kalitatea hobetzeko balio du-eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide