Aldai kaleko aparkalekua berriro ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana 2010ko abe. 23a, 08:35
Konponketa-lanak amaituta, berriro ireki dute Aldai kaleko aparkalekua. 144 autorentzako lekua du eta erdigunean dagoenez, herritar askok erabiltzen du. Amurrioarrak aspaldi ari ziren esaten aparkalekua konpondu beharra zegoela, eta, azkenean, euren eskaerari erantzun diote. Konponketa-lanei esker, orubeko zuloak estali eta sarbidea hobetu da. Murrua aldatu dute, ikuspen-baldintzak hobetze aldera, eta, horretaz gain, sarrera zabalagoa egin dute. Aldaketa horiek direla medio, sarbidea seguruagoa da orain.
Konponketa-lanak amaituta, berriro ireki dute Aldai kaleko aparkalekua. 144 autorentzako lekua du eta erdigunean dagoenez, herritar askok erabiltzen du. Amurrioarrak aspaldi ari ziren esaten aparkalekua konpondu beharra zegoela, eta, azkenean, euren eskaerari erantzun diote. Konponketa-lanei esker, orubeko zuloak estali eta sarbidea hobetu da. Murrua aldatu dute, ikuspen-baldintzak hobetze aldera, eta, horretaz gain, sarrera zabalagoa egin dute. Aldaketa horiek direla medio, sarbidea seguruagoa da orain. Aparkalekua 2006an zabaldu zuten, herriko jaietan izaten den premiari erantzuteko, eta izan zuen harrera ona ikusita, aparkaleku moduan erabiltzen jarraitu da. Dena den, ez da ahaztu behar orube horretan etxebizitzak eraikitzeko asmoa dagoela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide