Virgen Niña ikastetxeak Bikain ziurtagiria eskuratu du

Amurrioko Virgen Niña ikastetxeak Bikain ziurtagiria jaso berri du Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako ekitaldian.

Bikain ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Eusko Jaurlaritzak ematen du, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.

Amurrioko Virgen Niña ikastetxeak Bikain ziurtagiria jaso berri du Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako ekitaldian.

Bikain ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Eusko Jaurlaritzak ematen du, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.

Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu:

                      Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa

                      Kanpo harremanak

                      Barne harremanak

                      Hizkuntza kudeaketa

 

Aiaraldea.com-ek Virgen Niñako euskara arloko arduradunei galdetu die azken urteetan zer urrats egin dituzten euskararen normalizaziorako bidean. Hona hemen haien erantzuna:

“1998an B eredua ezartzeari ekin genion. Horrek ahalegin handia eskatu zigun irakasleen euskalduntze eta materialen egokitzapenaren alorretan. Aipatzekoa da mojek euskararen alde egin nahi izan zuten apustua. B eredua ezartzeaz gain, esfortzu handia egin zuten erlijioari lotutako ekintzetan euskara bultzatuz.

Irakasleen ohitura aldaketa arrakastaz gauzatutako erronka izan zen, eta aurrerapauso horien guztien lehenengo emaitza Bai euskarari ziurtagiria izan zen. Xede horretara heltzek, lehen pausoa ikasleen artean giro euskalduna sortzea izan zen, beraz, motibatzeko jarduerei ekin genien (euskararen astea, Gabonetako jaialdian euskara txertatzea…).

Urteetan zehar egindako lan horri jarraipena emateko asmoz, 2005ean Ulibarri Programa martxan jarri genuen, euskararen normalizazioa helburu. Programa horrek arlo askotan eragin du. Garrantzi handia eman zaie, besteak beste, ikasleen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekintzei eta dokumentazioa euskaratzeari. Bestetik, gurasoak ere inplikatu nahi izan ditugu eta programan parte hartzen dute, ekintzak diseinatu eta baloratuz. Gainera, Guraso Elkarteak diruz laguntzen ditu ikastetxean egindako ekintza asko, eta eskolaz kanpo egindako jarduerak ere bai.

Horren guztiaren emaitza Bikain ziurtagiriaren lorpena izan da, eta euskararen normalizazioan urrats gehiago lortzea da egun ere ikastetxearen helburu nagusienetariko bat”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide